
JATORRIA
Irene Goikolea Uriartek sortu zuen Amalurra Hotela,
baita Komunitate proiektu osoa ere, eta horri eman dizkio bizitzako azken
10 urteak. Hasiera batean utopia zirudien hori gaur egun errealitate bihurtu
da. Kontua zen leku bat bilatzea, bertan hainbat familia bizi ahal izateko
eta bizimolde berria bideratzeko, nolabait lotu nahian familia-bizitza taldeko
proiektu batekin, horrela azaldu nahian Euskal Herriko tradizioaren berezko
ezaugarrienetako bat: senidetasuna. Halaxe jaio zen 1998an Amalurra Elkartea,
antzinean baserrietako auzolanaren bitartez burutzen zen elkartasun hori garatzeko
plataforma gisa.
Lau
urte beranduago, Elkarte hori izan da Amalurra Hotelaren jaiotzarako kabia,
gune hau bizimolde berri bat ezagutzera etorri nahi duen guztiari zabaltzeko,
batez ere pakea eta lasaitasuna eskaintzen duen leku batean.
La Reneja, 35
48870 ARTZENTALES
Bizkaia - SPAIN
Tel (0034) 94 610 95 40
Fax (0034) 94 610 90 09
amalurra@arrakis.es